Aurten berreskuratuko dituzten Larramendi auzoko jaietan, haur eta helduen danborrada izango da jarduerarik arrakastatsuenetakoa, 150 lagun inguruk eman baitute jada, izena.
Larunbatean izango da, 18:00etan, eta dagoeneko egin dute lehen entsegua. Parte hartu behar dutenek, auzoko jaietarako egin duten zapia eskuratu beharko dute.
Raid lasterketa ere aipatzekoa da, antolatzaileek herritarren parte hartzea sustatu nahi baitute. Sei kilometrotako ibilbideak eta ginkanak osatuko dute proba, eta jai batzordeko kideek proba ez dela lehiakorra izango nabarmendu dute: «Helburua ondo pasatzea da». Probaren amaieran hamaiketakoa banatuko dute.
Parte hartzearekin jarraituz, patata tortilla lehiaketa ere antolatu dute iganderako, eta aipatzekoa da, norberak bere osagaiak eraman beharko dituela, tortilla bertan prestatzeko.
Larramendiko jaien sinbolo gisa txapela erraldoia jarriko dute ostiraleko txupinazoan, eta igande iluntzean erreko dute txapela, jaien amaierarekin bat eginda.
Egitaraua
Urria 25, osteguna
09:00. Mendi txangoa Uzturrera.
12:00. Hamaiketako Plan B-n.
22:00. Zinea aire librean izango da: Sua filma.
00:00-03:00. Karaokea.
Urriak 26, ostirala
17:00. Txokolate jatea.
18:00. Jaiei hasiera emango die txupinazoak. Trikitilariak eta buruhandiak izango dira.
20:00. Pintxo poteoa.
22:00. Zezen suzkoa.
23:00. Kontzertuak: Atila y los Unos eta Gargantas Desgarradak taldeak.
Urriak 27, larunbata
09:00. Diana Tolosako Dultzaineroen eskutik.
10:00. Raid lasterketa.
10:00. Gazteentzako tailerrak: skate, graffiti eta apaingarriak.
14:00. Auzo bazkaria. La Jara elkartean prestatuko dute.
15:30. Haur jolasak.
18:00. Danborrada.
20:00. Pintxo poteoa.
23:00. Kontzertuak: The Romanticos eta Desordutan taldeak.
Urriak 28, Igandea
09:00. Diana Udal Txistulari Bandaren eskutik.
10:00. Toka txapelketa.
12:00. Lehiaketa gastronomikoa: Patata tortilla lehiaketa.
12:00. La Jara elkarteko kideek Extremadurako produktuz osatutako postua jarriko dute.
14:00. Zahagi ardoa bazkaltzeko. Norberak bere bazkaria eraman beharko du.
15:00. Ereite elkartearen eskutik, munduko postreen lehiaketa egingo dute.
15:30. Mus txapelketa eta haur jolasak.
18:00. Sagardo dastatzea eta bertso poteoa.
20:00. Jaien amaiera.