Tolosa&Co merkatarien elkarteak jakinarazi duenez, urriaren 26an egingo duen galara joateko gonbidapena irabazi dutenek, Leidor aretoko leihatilan jaso ahal izango dituzte sarrerak, urriaren 23an, 19:00etatik 21:00etara. Era berean, ostalariei Babarrunaren Azokako pintxo lehiaketan parte hartu nahi badute, izena urriak 23 baino lehen eman behar dutela gogorarazi nahi die.