Ugane auzoko jaiak ospatuko dituzte larunbatean

Ataria 2012ko urriaren 18a

Tolosako Ugane auzoko festak ospatuko dituzte larunbatean. Hainbat ekitaldi izango dituzte egunean zehar, tartean auzo bazkaria eta afaria, txirrindulari igoera, poteoa bertsolariekin, ume jolasak, toka eta mus txapelketa.

Egitaraua

12:00: Uganeko 14. Txirrindulari Igoera. Jarraian, Hernaniko bertsolari gazteek animaturiko poteoa, pintxo eta guzti.

14:00. Auzo bazkaria, eta arratsaldean, ume jolasak, toka, mus txapelketa eta segidan saskiaren zozketa.

21:00. Auzoko afaria, eta jarraian, Santuipeko taldearen kontzertua.

Egunean zehar, trikitia, garagardoa eta mojitoak. Egun osoan saskirako txartelak salgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!