Elikagaiak nola erabili behar diren irakatsi, eta hori berresten duen txartela eskuratzeko ikastaroa antolatu du Tolosaldean Ikastn-ek, datorren urriaren 22 eta 23rako. 16:00etatik 19:30era izango dira saioa, eta izen-emate epea zabalik da jada.
Alde batetik, etorkizunean txartel horrek beharra izango dutenei zuzenduak dira saioak, langileei lehentasuna emanez. Bestalde, Tolosaldeko saltoki, taberna eta jatetxeetako jabe eta langileei begirako ikastaroa da.