Aldundiari utzi dizkiote buruko gaixotasunak dituztenentzako etxeak

tolosa 2012ko urriaren 17a

Buruko gaixotasunak dituztenen zaintzari zuzendutako hiru etxebizitzak, Gipuzkoako Foru Aldundiari uztea erabaki du Tolosako Udalak, hogei urterako.

Pasa den otsailaren 1ean, Tolosako Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak, Uzturre kaleko 25. zenbakiko hiru etxebizitzen salerosketa kontratua sinatu zuen, gaixotasun mentala duten pertsonei, egun osoan Tolosan eskaintzen zaien zerbitzua hobetzeko helburuz.

Horrela beraz, udalak hiru etxebizitza horiek buruko gaixotasunak dituzten pertsonentzako etxebizitza tutelatu moduan erabiltzeko eskumena du orain, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari dohainik uztea erabaki du, hogei urterako.

Horretarako, aldebiko hitzarmena sinatu beharko dute Tolosako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak. Hitzarmena sinatzeko baldintza. Eremu komunetan egin beharreko obrak, aldaketak nahiz mantenua Foru Aldundiaren esku geratzea izango da hitzarmeneko baldintza.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!