Gaur aurkeztu dituzte Mikologia Jardunaldiak, Casino Elkartean.
Sukaldaritza, natura eta erakusketak izango dira, besteak beste.
Honakoa da aurtengorako prestatu duten egitaraua:
Urriak 17, asteazkena
20:00. Mikologiari buruzko mahai-ingurua: Regulación Micológica : esta es la cuestión.
Tolosako Casinoko lehenengo solairuan izango da. Javier Gomez Urrutia (Ultzama Mikologi Parkeko arduraduna), Jose Miguel Galarregui (Nafarroko hongo kofradiako lehendakaria) eta Pedro Arrillaga Anabitarteren (Aranzadi zientzia elkarteko Mikologia saileko zuzendaria) eskutik. Moderatzailea, Miguel Mari Elosegi (Baso zaina).
Urriak 18, osteguna.
20:00. Hitzaldi miko-gastronomikoa Zerkausian Ruben Trincadoren eskutik, Mirador de Ulia jatetxeko sukaldari arrakastatsua. Bertan perretxiku mota ezberdinak sukaldatuko dira eta bertaraturiko guztiek dastatzeko aukera izango dute.
Urriak 19, ostirala.
19:00. Tolosaldeko ikastetxeetako DBH 1go mailako ikasleak perretxikoak biltzera irtengo dira. Arratsaldean Aranzadiko kideek sailkatuko dituzte Tolosako Casinoan.
19:00. Elkarte-arteko sukaldaritza mikologiko lehiaketa egingo da, Zerkausian.
Urriak 20, larunbata.
12:00. Azoka mikologikoa, Trianguloan. Tolosa eta Goierrialdeko jatetxe desberdinetako sukaldariek pintxoak prestatuko dituzte, osagai nagusiak onddoak eta perretxikoak izango direlarik. Horrekin batera, plaza horretan bertan Tolosaldeko ikasleek bezperan bildutako perretxikoak egongo dira ikusgai.