Larunbatean, Hodeiertz Abesbatzak Burgosko XI. Antonio Jose abesbatza lehiaketan parte hartuko du.
Burgosko Cordon Etxean izango da saioa, eta Hodeiertzekin batera, Irungo Ametsa Gazte, Hondarribiko Eskifaia, Bartzelonako Cor de Cambra Anton Bruckner, Burgos- Soriako Coral comarcal de Pinares, Madrilgo Carlos III Unibertsitateko abesbatza eta Guadalajarako Kromatica Ahots taldea ariko dira.
Antonio Joseren Molinero, Brower-en Son Mercedes eta Yagüeren Barber Gaztia eskainiko dituzte, besteak beste, tolosarrek.