Datorren urriaren 21ean Zizur Txikin ospatuko duten Nafarroa Oinez festara joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundik. Goizeko 09:30ean irtengo dira Tolosatik, eta 19:00etan irtengo da autobusa Zizur Txikitik. Izena eman daiteke jada, Galtzaundiren egoitza. 12 euro ordaindu beharko da, eta bazkideek, berriz, 10 euro.