Tolosako Hodeiertz abesbatza Burgosen lehiatuko da asteburuan

tolosa 2012ko urriaren 11

Tolosako Hodeiertz abesbatzak  Burgosko (Espainia) XI. Antonio Jose abesbatza lehiaketan parte hartuko du etzi. Lehiaketa honetan  Hodeiertz abesbatzak ez ezik Irungo Ametsa gazte abesbatzak, Hondarribiko Eskifaia abesbatzak, Bartzelonako Cor de Cambra Anton Bruckner, Burgos-Soriako Coral comarcal de Pinares, Madrilgo Carlos III.ena Unibertsitateko abesbatzak eta Guadalajarako Kromatica Ahosts taldeak ere parte hartuko dute.

Hodeiertz abesbatzako kideek ondorengo lanak abestuko dituzte: Behartutako obra den Antonio Joseren Molinero, Leo Brower egilearen Son Mercedes eta Alejandro Yagüe egilearen Barber Gaztia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!