Barrua Truk eta La Jodederak irekiko dute Berazubiko jaietako musika egitaraua

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko urriaren 10a

Bihar hasiko dira Tolosako Berazubi auzoko jaiak, eta txupinazoaren eta bertso afariaren ondoren, askotariko musika entzuteko aukera izango da auzoan. Barrua Truken eskutik musika beltza, soul-a nahiz funky-a entzungai izango dira, jarraian, euskal musikaren eta kubatarraren arteko uztartzeaz gozatzeko, La Jodedera taldearekin.

Igandera bitarte luzatuko dira Berazubiko jaiak, eta antolatzaileek "herrian bertan ondo pasatzeko aukera polita" izango dela nabarmendu nahi izan dute.

Egitaraua

Urriak 11, osteguna

19:00. Txupinazoa.

19:30. Bertso poteoa.

21:00. Bertso afaria.

00:00. Kontzertuak: Barrua Truk eta La Jodedera.

02:00. Elektroklasik Puntzaka DJ vs Gerrizabal DJ.

Urriak 12, ostirala. MOZORRO EGUNA

09:00. Udal txistulari bandaren diana.

14:00. Paella txapelketa eta bazkaria.

17:30. Zezentxoak zezen plazan.

18:30. Haurrentzako txokolatada.

21:30. Zahagi sagardoa.

23:00. Kontzertuak: Trikisound eta Manillares Iturriaga.

02:00. BerazubIsGhetto IcePNTZK DJ.

Urriak 13, Larunbata

12:30. Tortilla txapelketa eta sagardo ziria.

16:00. Mus txapelketa.

17:30. Haurrentzako jokoak.

18:30. Haurrentzako txokolatada.

22:30. Danborrada.

00:00. Disko festa Xabi Dantzalekurekin.

03:00. Musika Komertzial Musik DJ Lorontziren eskutik.

06:00. Txokolatada.

Urriak 14, Igandea

09:00. Udal txistulari bandaren diana.

14:00. Bazkaria: Babarrun jatea.

16:30. Toka txapelketa.

18:00. Eskujokoak eta akrobaziak Debote Enboteren (Vademekun) eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!