Informatika, mantentze nahiz mekanikaren esparrukoak izango dira eskainiko dituzten ikastaroak
Tolosaldea Goi Mailako Lanbide Heziketa Institutuan langile nahiz langabetuentzako dohako ikastaroak hasiko dira datorren urriaren 15ean.
Antolatzaileek, oraindik ere leku libreak badirela azaldu dute, eta izen eman nahi duenak, ikastetxera bertara deitu beharko du, 943 65 11 47 telefonora. Ikastaroan honakoak izango dira: Sistema eragilea (Windows), Informazio bilaketa: Internet / Intranet eta posta elektronikoa, Txirbil harroketa bidezko prozesuen mekanizazioa (tornua), Planoen interpretazioa soldaketan eta Klimatizazio instalazioen konfigurazioa eta kalkulua.