Bertso afariarekin eta Bordondantzaren DVDarekin ospatuko du Udaberrik 55. urteurrena

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko urriaren 8a

Tolosako Udaberri dantza taldeak bi jarduera antolatu ditu, beren 55. urteurrena ospatzeko: bertso afaria eta DVD baten argitaratzea.

Datorren urriaren 20a aukeratu du talde tolosarrak ospakizunetarako, eta 18:00etan hasiko dira jai giroan, Egun batez 25 DVDaren aurkezpen ekitaldiarekin. Bordondantzari baten ikuspegitik ezagutu ahal izango da ekainaren 24a eta lehenagoko prestakuntza.

19:00etan triki-poteoa abiatuko da Plaza Zaharretik, eta 21:00ak aldera, berriz, bertso afaria izango da Zerkausian, Amets Arzallus, Alaia Martin eta Iker Zubeldia bertsolarien eskutik. Sarrerak ostiral honetatik aurrera eskuragarri izango dira, 20 euroren truke, Denak, Orbela, Ikatza eta Raku tabernetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!