Larri zauritu da Tolosako motor gidari bat, Huescan

tolosa 2012ko urriaren 8a

Tolosar bat larri zauritu zen, atzo izandako moto istripu batean. Motorrean zihoan Tolosako 32 urteko gizona auto batek jo zuen, aurrez aurre.  Castejon de Monegrosen (Espainia) izan zen ezbeharra, A-230 errepidean, Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez.

Larri zauritu zen tolosarra helikopteroan eraman zuten Zaragozako Miguel Servet erietxera. Onik atera ziren autoan zihoazen pertsonak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!