Galtzaundi irakurle taldeak Pello Lizarralderen Orbanak liburua aztertuko du gaur egingo duten saioan. Ohi bezala, Tolosako kultur etxean izango da, 19:30ean hasita. Hilketa baten inguruan ari da Lizarralderen nobela. Herriko fabrikan lan egiten duen ingeniari aleman baten emaztea hilik azalduko da pagadi batean.
Bi ahots edo plano daude nobelaren baitan, iheslariaren begi eta zentzumenetatik jasotakoa bata, eta iheslariaren arrastoaren atzetik jarraian dabilkionarena, bestea.