Galtzaundi Euskara Taldeak sustatuta, Tolosa CFek, Tolosaldeko Arraun Klubak eta Tolosako Udalak hitzarmena sinatu dute udaletxeko pleno aretoan, "euskararen normalizaiora bidean, kirol esparruan ere euskararen erabilera sustatzeko".
Agerraldian, Inaki Irazabalbeitia Hizkuntza Politika eta Hezkuntza zinegotzia, Galtzaundiko Xabier Saizar, Tolosako CFko Iñaki Arratibel eta TAKeko Iñaki Cruz izan dira, eta guztiek nabarmendu dute, kirolaren esparruan euskararen ezagutza errealitate bat den arren, "kirolari gazteen artean arazo bat" dela euskaraz aritzearena.
Horrela beraz, eta "oso markatutako joera" horiei kontra egin asmoz, sinatzaileek zenbait konpromiso hartu dituzte euskararen erabilerari begira.