Alliri auzoan festa, bigarren urtez

tolosa 2012ko urriaren 2a

Tolosako Alliri auzoan bigarren urtez ospatu dute festa eguna. Larunbatean izan zen, eta hainbat ekitaldi antolatu zituzten. Bazkarian ehundik gora auzotar elkartu ziren, bertakoek prestatutako paella jateko. Goizean eguraldi kaxkarra egin bazuen ere, giro ederrean aritu ziren alliritarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!