Mikel Goiangeruaren festak ospatu dituzte Tolosako Aldaba auzoan pasa berri den asteburuan. Giro ederra izan dute, besteak beste, larunbatean egindako hamaiketakoan eta ondoren jokatutako toka txapelketan. Auzoko hurrengo festa, Uganekoa, urriaren 20an izango da.