Naturaz eta zaldiaz gozatzea xede duen lasterketa herrikoia, igandean

tolosa 2012ko irailaren 27a

Bosgarren urtez zaldi lasterketa herrikoia antolatu du Bedaion Artubi kultur elkarteak, Tolosako Udalaren laguntzarekin. Igandean izango da, eta zaldunek 35 kilometro inguruko ibilbidea egin beharko dute. Lasterketaren amaieran bazkarian elkartzeko aukera ere izango da.

Raid lasteketa erresistentzi proba bat da, eta antolatzaileek azaldutakoaren arabera, naturaz eta zaldiaz gozatzea du helburu igandeko ekimenak. Bedaiotik irtengo dira zaldunak 09:00etan, eta bi zati izango ditu. Zati bakoitzaren amaieran albaitarien kontrola igaro beharko dute zaldiek.

Izena eman nahi dutenek 620 199 166 telefono zenbakira hots eginez edo aiestaki@hotmail.com edo bedaioerrota@gmail.com helbidera idatzita egin dezakete. 15 euro ordaindu behar da lasterketan parte hartzeko, eta Abaetxe jatetxea egingo den bazkarirako, berriz, 20 euro. Zaldiaren dokumentazioa erakutsi behar zaie albaitariei parte hartu ahal izateko.

Iaz 30 zaldunek hartu zuten parte, eta antolatzaileek adierazi dutenez, asko dira pasa den urteko esperientzia errepikatu asmoz dagoeneko izena eman dutenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!