Jai giroa nagusituko da larunbatean, hilak 29, Tolosako Alliri auzoan. 09:00etan hasiko dira banderatxoen igoera eginez, auzotarren musika kalejirak lagunduta. Ondoren suziria eta zapi jartzea egingo dute, eta goizean zehar haur jolasak eta buruhandiak izango dituzte. Herri bazkaria egingo dute, eta arratsalderako egitarauan ipuin kontaketa, txokolate jatea eta Alliriko II. Toka Txapelketa izango dituzte. Sardina jatea egingo dute eta jai giroa 01:00ak arte luzatuko dela azaldu dute auzotarrek.