Etiopiari laguntza emateko bigarren eskuko merkatu txikia antolatu dute

Ataria 2012ko irailaren 20a

Abay gobernuz kanpoko erakundea da, eta etzi, bigarren eskuko merkatu txikia jarriko du Tolosan, hamar mahai inguruz osatuta. Erakundeko hamabi lagun, 08:30etaik 20:00etara egongo dira Trianguloa plazan, tolosarrengandik bildutako materiala saltzen. Aurtengoa bigarren edizioa izango da, iaz hasi baitziren Tolosan, merkatu txikiarekin. Urte guztian zehar, materiala biltzen ibili ondoren, tolosarren eskuzabaltasunaren emaitza erakutsiko dute hilaren 22an.

Bigarren eskuko azokan bildutako diru guztia, Etiopiara bidaliko dute Abay-ekoek, Walmara herrixkara. GKE-tik azaldu dutenez, bertan «proiektu eder bat» ematen ari dira aurrera: «Bertako haurrek ikastolara joateko aukerarik ez zuten, ur bila bidaltzen baizituzten. Putzua herritik 10 kilometrora zegoenez, ikasketetarako denborarik gabe gelditzen ziren». Abay-en laguntzaz, putzu bat eraiki zuten ikastolaren ondoan, horrela, bi eginbeharrak bateratu zituzten. Osasun zentro bat eraiki ostean, orain liburutegiaren proiektua gauzatu nahi dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!