Tolosaldean Ikastn-en antolatutako IV. Nazioarteko Gaurkotasunari buruzko Mintegia, datorren urriaren 8an hasiko da.
Aurreko aldietan bezalaxe, Jesus Torquemada izango da saioen gidaria, nazioarteko politikaren analista ikuspegitik.
Saioak gazteleraz izango dira, eta Topic zentroko aretoan. Guztira sei saio izango dira; astelehenetan bilduko dira, 19:00etatik 21:00etara bitarte, azaroaren 12ra bitarte.
Ikastn-eko Ikaskuntzako Bitartekotza Zerbitzuko antolatzaileek azaldu dutenez, mintegiko egitaraua aldakorra izango da, iaz bezala; horrela beraz, unean uneko nazioarteko gaurkotasunera egokituko dituzte saioetako gaiak.
12 orduko ikastaro honetan izena emateko, interesa besterik ez dela izan behar nabarmendu dute antolatzaileek. Plazak, ordea, mugatuak izango dira. Izena eman nahi duen edonork, www.ikastn.com webgunean egin dezake, beharrezkoak diren datuak beteta; horrez gain, 36 euro ordaindu beharko da.
Informazio gehiagorako, aipaturiko webgunea bisitatu daiteke, eta baita 615 77 56 78 telefonora deitu nahiz info@ikastn.com helbidera idatzi ere.