Ikasturte berria berrikuntzekin hasiko du Tolosako Denbora Bankuak. Ostegunean, 19:00etan egingo dute lehen bilera, kultur etxean.
Herritar guztiak gonbidatuta daude, eta ikasturte berrirako prestatu duten programa informatiko berria bertan aurkeztuko dute. Jendeak trukeak egiteko beste aukera bat izango du eskura. Gaur egin dute aurkezpena.