Tolosako Carlos Peña igerilaria 25 orduz aritu zen igerian Extremadura (Espainia) eta Portugal artean dagoen Alquevako urtegian. Extremadurako hezur muin eta zilbor heste emaileen elkartearen aldeko jarduera izan da. Igerilariak esandakoaren arabera, Alquevako urtegia "oso berezia" da, bihurgune asko dituelako, eta horrek, hain justu, hainbat arazo eragin zizkion: "Gauez ez nuen nahikoa ikusten, eta Gurutze Gorriko ontziaren argi indartsuak behar izan nituen". Hala ere, arazorik handiena beroarekin izan zuen.