Tolosako I. Eskulturastearen barruan, mandala erraldoia egin dute goizean, Laskorain, Orixe, Samaniego, Hirukide eta Uzturpe ikastetxeetako neska-mutilek.
Ikasle bakoitzak etxetik eraman behar izan ditu elikagaiak, eta 20:00ak arte egongo da mandala ikusgai, San Frantzisko pasealekuan. Ondoren elikagai guztiak Caritasi, Abegiri eta Jakien Bankuari emango dizkiete.
Lehen Eskulturastea bihar amaituko da, sari banaketarekin eta Nestor Basterretxearen omenaldiarekin; 12:00etan hasiko da ekitaldia Topic zentroko aretoan.