Tolosako Alpino Uzturre elkarteak gaztetxoentzako mendi irteera antolatu du, Jarindora (896m), datorren irailaren 16rako.Kruzeta mendatean (Araba) hasiko dute txangoa, eta Legution bukatu.
San Frantzisko elizaren paretik abiatuko dira, 09:00etan, eta parte hartu nahi duten gaztetxoek 5 euro ordaindu beharko dute; helduek, berriz, 10 euro.
Izena emateko, alpinouzturre@hotmail.com helbidera idatz daiteke, edo 665 74 82 99 telefonora deitu.