Bihar hasiko dira Tolosako Izaskun auzoko jaiak, eta urteroko moduan, danborradak emango die hasiera jaiei. Bertan parte hartzeko izena emana dutenek, gaur izango dute azken entsegua, Bonberenean. 19:30ean elkartuko dira, eta Bonberenea Txarangarekin egingo dute saioa. Danborrada 22:45ean hasiko da bihar.