‘Bihotza Zaindu’ kanpaina abian da

Ataria 2012ko irailaren 6a

Tolosako Asuncion Klinikak Bihotza Zaindu kanpaina abian jarri du. Janari kardio-osasuntsua prestatzen ikasteko kurtso bat, sare sozialetan lehiaketak eta hilaren 25ean, Andoaingo Bastero zentroan, Cristian Tiano kardiologoaren hitzaldi bat antolatu ditu ekimenaren barruan, besteak beste.

Sukaldaritza ikastaroa Roberto Ruiz sukaldariak eskainiko du, hilaren 27an eta urriaren 10ean. Honekin batera, Asuncion Klinikaren Facebook orrian argazki lehiaketa jarri dute martxan. Erabiltzaileek, bihotz baten itxura duen edozein objekturen argazkiak igo beharko dituzte orrira, eta boto gehien jasotzen dituenak sukaldaritza kardio-osasuntsu kurtsoa dohainik egiteko aukera eta Fronton jatetxean bi pertsonentzako afaria irabaziko ditu.

Informazio gehiago, www.clinicadelaasuncion.com webgunean edo facebook/clinicadelaasuncion orrian zintzilikatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!