2012-2013 ikasturteko Tolosako Kultur Etxeko tailerren eskaintza prest da jadanik. Izena emateko hiru aukera jarri dituzte: Kultur Etxean edo 943 67 03 83 zenbakira deituta, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etarako ordutegian; matrikula orria ondorengo helbide elektronikora bidaliz, kultura@tolosakoudala.net-era, edo www.tlsbat.net helbidean.
Iazko ikasleen matrikula epea irailaren 10etik 14ra zabalduko da. Epe horretan lekua erreserbatuko zaie, baina epe horretatik kanpo ikasle berrien eskubideak izango dituzte.
Ikasle berrientzako epea irailaren 17tik 21erakoa izango da. Taldeetan geratu diren lekuen araberako eskaintza egongo da. Eskaerak lekuak baino gehiago direnean, interesatuen zerrendak osatuko dira, eta matrikula eskubidea zozketa bidez erabakiko da. Kasu hauetan epea beste astebete luzatuko da.