Tolosaldea Igeriketa Kirol Taldeko partaideak dagoeneko 2012-2013 ikasturteari ekiteko gogotsu daudela azaldu dute eta, beraz, datorren astean hasiera emango diote aurtengo denboraldiari.
Igeriketa eskolan hasi nahi duten haur berriek datorren astelehenean, hilak 10, 16:30ean, Usabal kiroldegiko igerilekura agertu behar dute. Villabona eta inguruetako haurrek, berriz, asteartean, hilak 11, 16:30ean, Olaederra kiroldegiko igerilekura. Bertan, haurrak maila egokian taldekatzeko proba txiki bat egingo diete elkartekoek.
Beste urteetan Tolosaldea I.K.T.rekin igeri egin duten haur eta gazteen taldeak ere hilaren 10ean hasiko dira Tolosan, eta Villabonan, berriz, hilaren 11n. Horien ordutegiak elkarteko webgunean agertzen dira.
Bestalde, helduen master taldea hilaren 10ean hasiko da. Hitzordua 20:00etan da eta Tolosako Usabal kiroldegiko bilera gelan elkartuko dira.
Edozein kezka izanez gero 667 631 742 zenbakira deitu edota www.tolosaldeaikt.net webgunea bisitatu daiteke.