Pasa den igande gauean, erdiguneko tren geltokiaren ondoan, bi ertzainek ikusi zuten erasoa
Pasa den igande gauean, 28 urteko gizonezkoa atzeman zuten Tolosan, bere bikotekideari eraso egiteagatik.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzaren patruila bat tren geltokira bertaratu zen 22:30ak aldera.
Bertatik pasatzen ari ziren beste bi ertzainek, gizonezko batek emakumezko urduri bat lurrean helduta zeukala ikusi zuten. Ertzainek bereizi egin zituzten, eta neskak alkandora hautsita izateaz gain, buruan zauriak eta odola zituela ere ikusi zuten.
Emakumearekin hitz egin eta gero, bere bikoteak eraso egin ziola berretsi zuten, eta 28 urteko gaztea atxilotu egin zuten, ustezko genero biolentzia delitua egotzita.