Aimar Agirresarobe jaun eta jabe Zumaiako triatloian

Tolosaldeko Ataria 2012ko ira. 4a, 04:10

Aimar Agirresarobe tolosarrak irabazi zuen larunbatean Zumaiako Sprint Triatloia. Atletico San Sebastian taldeko kideak bigarrenari 1:17 segundoko aldea atera zion, hau da, Hektor Llanosi. Hirugarren postuan Ricardo de Goñi iritsi zen, irabazlearengandik 1:34 segundora. Emakumeen lasterketa Ainara Patxekok irabazi zuen, Gemma Hernandez eta Ainhoa Garciaren aurretik sailkatuaz. Igeriketa proban Agirresarobe laugarren postuan iritsi zen lehorrera. Lasterketaren burua, bizikletan hartu zuen tolosarrak, sail honetan denbora onena markatu zuelarik. Korrika hirugarren markarik onena egin zuen Agirresarobek, lidertzari sendo eutsiaz.

Emakumezkoen proban, Maialen Muñoz ibartarrak bosgarren postuan amaitu zuen triatloia, irabazlearengandik 4:39ra. Tolosaldeko Triatloi Taldeko kidea 23 urte azpikoen mailan lehena izan zen, bigarrenari ia zortzi minutuko aldea atereaz.

Zumaian triatloiaren IV. edizioa jokatu zen larunbatean, azken lau urtetako hutsunea beteaz. Lehen, distantzia olinpikoan jokatzen zen, baina aurten sprint distantziari heldu diote. Lehenik 750 metro egin zituzten igerian, ondoren, 20 kilometro bizikleta gainean, eta azkenik, 5 kilometro korrika. Gizonezkoetan 160 partaide irten ziren, eta emakumezkoetan, 24 atleta iritsi ziren helmugara.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!