Tolosako Kantari Tuteran izango da, datorren irailaren 9an ospatuko duten euskal kantu taldeen bilkuran. Autobusak antolatu dituzte hara joateko, eta txartelak 20 euroren truke salgai daude Xirimiri kafetegian. 08:00etan abiatuko da autobusa, eta norberak bere bazkaria eraman beharko du. Antolatzaileak gosariaz nahiz bazkaltzeko lekua aurkitzeaz arduratuko dira. Bestalde, larunbat honetako kantu jirarako azken entsegua gaur izango da, 20:00etan, kultur etxean.