Urteroko moduan, aurten ere zinea kalean izango da abuztuko lehen egunetan, Tolosako Udalak antolatuta; Amarotz eta Arramele auzoak izango dira aurten, zine areto.
Guztira hiru film ikusteko aukera izango da, abuztuaren 7tik 9ra bitarte, eta haur nahiz helduek gozatzeko aukera izango dute.
Horrela beraz, abuztuaren 7an, asteartearekin, helduei zuzenduriko film luzea eskainiko dute, 22:00etatik aurrera, Amarotz auzoan: Intocable. Benetan gertatutako istorio bat oinarri hartuta idatzitako pelikula hau komedia bat da, eta istripu baten ondorioz gurpildun aulkian geratu den aristokrata baten, eta Parisko auzo behartsuenetan bizi den bere laguntzailearen arteko harremana izango da hari nagusia.
Abuztuaren 8an, 22:00etan, Ironman, Hulk, Thor eta Capitan America bezalako super-heroiek osatutako taldea mundua salbatzen saiatuko da Los Vengadores filmean. Arramelen ikusgai izango da.
Azkenik, abuztuaren 9an, 22:00etan, Gartxot, konkista aitzineko konkista filmak, Nafarroako bardoa zenaren istorioa kontatuko die bertaratuei, Amarotzen.