Tolosa CF, Japoniako telebista batean

tolosa 2012ko uztailaren 24a

[/caption]

Tolosa pixka bat ezagunagoa egiten ari da Ekialde Urrunean. Orain gutxi Hego Koreako telebista kate batek herriko azokari buruz informazioa jaso zuen, eta oraingoan Japoniako kirol telebista kate batek Tolosa CFri buruz egin du erreportajea.

Iñaki Arratibel klubeko lehendakariari elkarrizketa egin zioten, eta honek azaldu duenez, «kate horretan futbolaren ardura duen produktorea hemendik ibili da, eta zeresan berezia duen taldeei buruzko informazioa jaso du». Eibar, Sestao River eta Tolosa CF izan dira horietako talde batzuk.

«Azpiegiturak klubarenak izatea eta futbolaz gain klubean beste kirol batzuk izatea izan da gehien harritu diena», esan du Arratibelek.  i. terradillos

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!