Udal gobernuaren «programa falta» salatu du PSE-EEk

tolosa 2012ko uztailaren 24a

Jose Ignazio Asensio Tolosako PSE-EEren zinegotziak, Bilduren eta Aralarren gobernuak duen «programa falta» salatu du. Urtebete pasa den honetan,  Tolosako herrira «atzerapena eta geldialdia» ekarri dituela adierazi du.

Tolosako herritarrak ez direla Bildu eta Aralarren «trikimailuekin engainatzen uzten» nabarmendu du PSE-EEren zinegotziak: «Garbi erakutsi dute Larramendiko lurperatzearekin edota atez atekoaren aurkako 6.500 sinadurekin. Bi gauza hauek erakusten dute gobernu taldea arazoak sortzen aritu dela ez dauden lekuan».

Proiektuei dagokienean, «arazoa ez da egoera ekonomikoa, baizik eta udal gobernuak duen ideia eta proiektu falta. Guztiak aurreko legealdikoak dira», nabarmendu du.

Eta eraikin eta leku publikoak «ezker abertzalearen iragarki taulak dirudite era guztietako pankartekin», gaineratu du Asensiok.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!