Ez dute maila ona erakutsi Tolosa-Getaria taldekoek Euskotren ligako laugarren jardunaldian. Pasaiako uretan jokatu zuten proba herenegun, eta laugarren postuan amaitu zuten neska tolosarrek. Zumaiak irabazi zuen estropada, bigarren Galizia sailkatu zen, eta hirugarren, San Juan.
Beraz, ligako lau jaurnaldi jokatuta, eta herenegungo lau puntuak batuta, Zumaia dago lehen postuan sailkapen orokorrean, 13 punturekin. Bigarren postuan, 12 punturekin, galiziarrak daude, eta hirugarren postuan Tolosa-Getaria, 9 punturekin. Laugarren dira San Juan taldekoak.