Langileek murrizketen aurkako elkarretaratzea egin dute

tolosa 2012ko uztailaren 20a

Tolosako Gizarte Segurantza, Sepe (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) eta Lanbide bulegoetako langileek elkarretaratzea egin dute, gaur, 11:00etatik 11:30era, Espainiako Gobernuak egin dituen murrizketen aurka. "Elkarretaratzea gizarte osoak jaso duen gizarte eskubideen murrizketen aurka egin dugu, bereziki funtzionarioek jaso dutena", azaldu dute langileek.

Ostiralero beltzez jantzita joango dira protesta moduan eta elkarretaratzeak egingo dituzte egun horietan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!