Rafa Ruedak kontzertu akustikoa eskainiko du Orbelan

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko uztailaren 20a

Datorren ostegunean, uztailak 26, Rafa Rueda abeslari eta gitarra jotzaile mungiarrak (Bizkaia) emanaldi akustikoa eskainiko du Orbelako gauak egitasmoaren barruan, Orbela tabernan.

Ruedak bere azken lana aurkeztuko du Tolosan, Enaren geometria, eta formatu akustiko hori osatzeko, Jexux Aranburu pianoarekin ariko da, Rafa Rueda lagunduz.

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, bigarren aldiz eskainiko du Ruedak halako emanaldi bat, eta «aukera paregabea» izango dela diote. 22:30ean hasiko da kontzertua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!