Berazubiko Paleta Txapelketaren finala 18:00etan hasiko da

tolosa 2012ko uztailaren 20a

Tolosa CFk antolatzen ari den Berazubiko Paleta Txapelketaren finala jokatuko da gaur, ostirala. Txapelketan zehar partidak 18:30ean hasi badira ere, finala 18:00etan hasiko da.

Gaur amaituko da, pasa den uztailaren 6an hasi zen Tolosa CFen 44. paleta txapelketa.

Guztira, bederatzi bikote aritu dira lehian, Berazubi estadioko frontoian: Otermin-Errasti, Bengoa-Txepe, Ormazabal-Iban, Mendigain-Perurena, Berdegue-Pagoaga, Zabala-Aldazabal, Apeztegia-Maiza, Karrera-Izagirre eta Zelaia-Agirre.

Atzo arratsaldean Otermin-Errasti eta Karrera-Izagirreren artekoa izan zen finalerdi bat, eta bestea, berriz, Apeztegia-Maiza eta Ormazabal-Ibanen artekoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!