Oargirekin Picos de Europara joateko aukera San Inazio zubian

tolosa 2012ko uztailaren 20a

Oargi mendi elkarteak Picos de Europara bidaia antolatu du. San Inazio zubian izango da, hau da, hilaren 27an Tolosatik atera eta hilaren 31n itzuli. Pico de los Cabrones, Torre Cerredo eta Neveron de Urriello mendiak igoko dituzte.

Hilaren 27an, ostirala, Tolosatik irten eta Arenas de Cabrales herrian lo egingo dute. Hurrengo egunean, hilak 28, Puente Poncebos-etik Jose Ramon Lueje aterpetxera igoko dira lo egitera uraren kanaletik zortzi ordu inguruko bidea eginez. Hilaren 29n, Pico de los Cabrones eta Torre Cerredo mendiak igoko dituzte eta berriro ere aterpetxera jaitsiko dira lo egitera. Hurrengo egunean, hilak 30, Neveron de Urriello mendia igoko dute eta berriro aterpetxean egingo dute lo. Azken egunean, hilak 31, Puente Poncebos-era jaitsiko dira Amuestik eta Tolosara itzuliko dira.

Izena emateko 688 69 86 42 zenbakira deitu edo info@oargi.org helbidera idatzi behar da. Horretarako azken eguna uztailaren 25a da. Izena ematerakoan 30 euro aurreratu beharko dira, Euskadiko Kutxaren ondorengo kontuan: 3035 0028 11 0281141038.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!