Izaskun auzoko festak iragarriko dituzte, tartean Glaukomaren kontzertuarekin

Imanol Garcia Landa 2012ko uztailaren 19a

Tolosako Izaskun auzoko festen aurkezpena egingo dute gaur, 19:00etan, Otsabi auzo elkartean (Igaralde 4, Denak tabernaren ondoan). Ondoren mokadutxoa egingo dute, eta 22:00etan, leku berean, Glaukoma taldearen kontzertua izango da.

Aurten Izaskun auzoko festak irailaren 7tik 9ra izango dira. Sei urte pasa dira auzo horretako festak berreskuratu zituztela. Aurreko urteetako programekin alderatuz, aurtengorako hainbat aldaketa egin dituztela azaldu dute antolatzaileek. Beren nahia festak ahalik eta jende gehienarentzat izatea dela azaldu dute, eta aurten garrantzia berezia eman diete etxeko txikienei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!