Postal lehiaketa antolatu dute Antxon Bandres bidaiarien txokoan

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko uztailaren 13a

Bidaiarien txokoak postal lehiaketa antolatu du, eta sariak ere izango dira: Donostiako Izadi Kirolak dendan erabiltzeko 100, 50 eta 25 euroko txartelak. Helbide honetara bidali beharko dira postalak: Antxon Bandres bidaiarien txokoa, Errota, Migel Aranburu enparantza, 20400 Tolosa.

Bestalde, udako ordutegia jarri dute. Astelehenetan, 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara bitarte zabalduko dute. Asteartetik ostiralera, berriz, goizez bakarrik joan ahal izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!