Oporrak lagunekin

tolosa 2012ko uztailaren 10a

Tolosako Gazte Topaguneak udako egunetan ondo pasatzeko moduko egitaraua prestatzen du. Pasa den astean eman zioten hasiera prestatutako egitarauari, eta aste honetan ere, gauza ugari dituzte parte hartzeko. Udako oporrak lagunekin pasatzeko aukera eskaintzen die Uda Gaztea ekimenak. Esaterako, atzo, eskulanak izan zituzten, eta erlojuak egin zituzten bertara gerturatu ziren gazteek.

Bihar, berriz, Tolosako Txokotan bideoaren grabaketa egingo dute. Asteazkenak jolasak egiteko aukera eskainiko die, esku jokoak izango dituzte Trianguloa plazan. Aste honetako azken ekitaldia ostegunean izango da. Surf ikastarora joanez taula gainen ibiltzen ikasteko aukera izango dute.

Tolosako Gazte Topagunearen Uda Gaztea egitarauaren azken astea hurrengo astea izango da. Astelehenetik ostegunera izango da, astelehenean fimo eta feltroarekin egingo dituzte eskulanak. Asteartean euskal jolasez jolasteko aukera izango dute, eta asteazkenean askaria egingo dute. Azken egunean, Larraitzera egingo dute irteera eta bertan dagoen Txindokiko Itzala parkean ibiltzeko aukera izango dute zuhaitzetik zuhaitzera.

Tolosako Gazte Topaguneak ateak zabalik izango ditu egun guztietan. Parte hartu nahi duenak, bertara gerturatzea baino ez du.

Tolosako Gazte Topagunearen Uda Gaztea egitaraua

Uztailak 10, gaur. Tolosako txokotan bideoaren grabaketa egingo da.

Uztailak 11, asteazkena. Esku jokoak izango dira, Trianguloa plazan.

Uztailak 12, osteguna. Surf ikastaroa izango da.

Uztailak 16, astelehena. Eskulanak izango dira: fimo eta feltroa.

Uztailak 17, asteartea. Euskal jolasez gozatzeko aukera izango dute, Trianguloa plazan.

Uztailak 18, asteazkena. Askaria izango da.

Uztailak 19, osteguna. Kirol abentura egiteko aukera izango da, Larraitzen dagoen Txindokiko Itzala parkean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!