Ostiraletik igandera Soriara joango dira Oargi Mendi Taldekoak

tolosa 2012ko uztailaren 9a

Oargi Mendi Taldeak mendi irteera antolatu du astebururako. Tolosatik hilaren 13an aterako dira Soriara joateko, eta hilaren 15ean izango da itzulera.

Ostiralean, Tolosatik irten eta Vinuesa  herrira joango dira. Hilaren 14ean, larunbatean, Laguna Negratik hasita Urbion mendia igoko dute. 700 metro inguruko gorabehera izango du, eta 4-5 orduko ibilbidea izango da. Igandean, Neilako lakuetara joango dira. Bost ordu inguruko ibilaldia prestatu dute.

Asteburuan mendiaz gozatu nahi duenak izena 688 698 642 telefono zenbakira deituz edo info@oargi.org helbide elektronikora idatziz eman beharko du. Apuntatzeko azken eguna, bihar, hilak 11 izango da.

Izena ematerakoan 20 euro aurreratu beharko dira Euskadiko Kutxako 3035 0028 11 0281141038 kontu korronte zenbakian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!