Bihar, uztailak 7, Tolosako 19:90 pub-eko sukaldaria izango da, Tolosako azokak + KM 0 ekimenari jarraipena emanez. Kalabazina izango da produktu nagusia, eta mokaduak prestatuko ditu, gero herritarren artean banatzeko: leken espagetiak onddo porruekin eginiko saltsarekin bustita, Idiazabalgo gaztaren laskekin bukatua.
Goizean goiz erosketan egingo ditu sukaldariak Zerkausian, eta ondoren, bertan egongo da prestaketa lanak egiten; 12:00ak inguruan ekingo diote banaketari.