Tolosa & Co elkarteak, ostalaritza eta zerbitzuak elkarteko kide egin direla ospatzeko, 1.000 kontsumizio oparituko ditu uztailean eta abuztuan. Elkarteko kide diren taberna eta jatetxeetan eskainiko dute promozioa.
Era berean, Tolosako merkatari eta ostalarien elkarteak gogora ekarri nahi izan du, Arriarango gasolindegian Tolosa & Co Visa txartela erabiliz gero, %2ko deskontua izango dela.