Tolosako zezen plazan Alejandro Goyaren idi pareak eta Aiztondo-Oarso giza proba taldeak elkarren artean neurtuko dituzte indarrak. Uztailaren 1ean izango da, igandean, 12:00etan. Idi pareak 1.400 kiloko harriarekin 30 minututan ariko dira. Gazteak, berriz, 900 kiloko harriarekin 25 minututan egingo dute lana. Plaza gehienak egiten dituenak lortuko du garaipena.
Harri proba ez da apustua, desafio gisa antolatu dute. Tolosako Gurutze Gorria da antolatzailea, eta berarentzako izango da sarrerekin jasotzen den dirua. Bost euro ordaindu beharko dira harri proba ikusteko.