Urgarden taldeak, zortzi garbiketa egin ditu jada, Oria nahiz Urumea ibaiak pasatzen diren hainbat lekutan; bihar, Tolosan egingo dute garbiketa, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin diete.
10:30ean Berazubin elkartuko dira, 66 tabernaren parean, eta hirigunetik pasatzen den ibai zatia garbitzea da helburua.
Oinezko boluntarioek, ibai bazterrean egingo dute garbiketa, eta ontzietan etortzen direnek, berriz, uretatik egingo dute. Horrela beraz, kanoarekin, piraguarekin, eta antzekoekin bertaratu nahi duenak ere, egin ahal izango du. Antolatzaileek, ibaian ibiltzeko bota egokiak ekartzea gomendatu dute.
Aipatzekoa da, Urgarden taldeak udazkenera bitarte Orian burutuko duen azken auzolana izango dela biharkoa.