Gaur, Tolosako udaletxeko pleno aretoan izango da, Tolosako Herrirak antolatutako bizi osorako zigorraren inguruko hitzaldia, 19:30ean; hasiera batean kultur etxeko aretoan egitea aurreikusi zuten, baina lekua aldatu dute.
Bide beretik, larunbatean 08:00etan irtengo da Zuerako (Zaragoza, Espainia) espetxera joango den autobusa. Bertan, ekitaldia egingo dute 12:00etan, eta itzulerako bidean, Tutera inguruan bazkalduko dute. Arratsaldean, berriz, eskualdeko manifestazioa izango da Trianguloa plazatik abiatua, Biziarteko zigorrik ez! Pello herrira lelopean,m 19:30ean.
Azkenik, aipatzekoa da, biharko Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkariko papereko edizioan, Pello Odriozolaren arrebari, Mari Jose Odriozolari, egindako elkarrizketa irakurgai izango dela.