Tolosa CFk urtero antolatzen duen paleta txapelketan izena emateko epea zabaldu du jada. Aurten ere, Berazubi estadioko frontoian izango da txapelketa, 44. aldiz. Datorren astelehenera bitarte egin ahal izango da, 656 71 92 63 nahiz 943 67 17 49 telefonoetara deituta. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko du izen ematea.